«Ilargian kulunkantari" saileko ale bakoitza ariketa poetiko bat da "begia hezteko eta belarria goxatzeko", Antonio Rubio egileak azaltzen duen bezala. Itxuraz xumeak izan arren, diseinuan zein edukietan, hausnarketarako eta sorkuntzarako.prozesu luze baten emaitza dira. Kantutegi tradizionalaren baliabideetan oinarrituta (errima, erritmoa, zenbaketa, errepikapena, metaketa...) eta hondo argien gainetik nabarmentzen diren irudi ezagunetan, kantatzeko eta kontatzeko bilduma hau erreferente bat da Haur eta Lehen Hezkuntzan 0-3 urte bitarteko haur askoren aurreirakurketaren bidean. Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villanen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua; ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marr