Argi mintzo da liburuaren azpititulua: Egunez egun, sasoiengurpilean.Egutegi zabal bat egin du Pello Zabalak, hilez hil eta egunez egundoana, egun bakoitzari komentario mamitsuak erantsiz. Meteorologiazdihardu, noski. Eguraldiaz: elurraz, euriaz, lainoaz, txingorraz etabeste hainbat meteoroz. Iragarpenez dihardu, jakina, egunerokoeginkizun baitu hori ere Zabalak.Naturak badu bere mintzoa, eta naturari erreparatzea nahitaezkoa dugu, basora sartu, eta sutarako egurra besterik ikusten ez duenarenjarrera aintzakotzat hartu nahi ez badugu behintzat. Eta laburra damintzo hori gehienetan, ez baita natura alferrikako luzamendutan ibili zalea; laburra baina, mamitsua, eta halaxe, labur eta mamitsu, jasodu Pello Zabalak mintzo horren oihartzuna liburu honetan. Zabalak,liburu honetan, gonbite bat egiten du: GELDI ZAITEZ BIDEAN, ETAZENTZUMENAK FINDU.Zentzumen zorrozketarako baliabide ugari eskaintzen digu, era ezinagoatseginean, edonork ulertzeko moduan. Zer opari egokiago, bizimoduustez modernoaren morroi garenontzat, gizalditako herri-jakituriaberreskuratzeko aukera baino