ETXEGOIEN JUANARENA, JUAN CARLOS
Xamarren liburuen ezaugarri nagusienetarikoa, gaiak interesgarri bezainbat jakingarri izateaz gain hizkuntza, kultura eta ondareari buruzkoak, gehien bat, ongi oinarrituriko ikerketa eta bibliografian maila ulerterraz bezain zehatzean garatuak izatea da; orobat edukiei dagozkien irudiekin eder eta propioki hornituak. Oraingoan ere aurrekoen ildotik dakar bere Biziaroak liburu berria. Euskara Jendearen ez hain aspaldiko kultur sozialean indarrean egon diren biziaroetan barnako erritual, ohitura eta ospakizunetan pausatzen du begirada, batzuk ezagunak, beste anitz ez hainbeste, garaiko testuinguruan garatuak, erran nahi baita indarrean zeuden sineste, irizpide sozial, interes eta beharren baldintzetan. Egin ohi duen gisan, aldikal haiekiko loturan dauden hainbat xehetasun eta berri osagarri eransten ditu, euskaldungoaren izaerari eta egoteari dagozkienak, hots, bizitza ulertzeko eta munduan kokatzeko maneraren eta antolamendu sozialaren berri ematen dutenak. Halako maneran non herri-kultura hori, gure egunetara iritsiz, historiaren garabidean kokatzen den. Ordezkapeneko egoeretan baitezpadakoa den oroimen-arik